Otsailaren 11. Emakume eta neska zientzialarien eguna.

Otsailaren 11an, neska eta emakume zientzialarien egunean, ingeniari elektronikoa den Olatz Obietaren bisita izan genuen. Esparru teknologiko-zientifikoan emakumeak duen eragin urriari buruzko hitzaldi bat eman zigun 5. eta 6.mailako taldeei. Ezagutzen ez genituen emakume zientzialariei buruz hitz egin zigun, eta zientzia eta teknologiaren mundu zoragarria ikertzera animatu gintuen.

Eskerrik asko, Olatz!!!