TXOMIN & TXISTUMAN DESKONTZERTUAN

Argazkiak

Ekainaren 19an Txomin & Txistuman deskontzertuan ikuskizuna gozatzeko aukera izan genuen eskolan, Euskal Herriko eta mundo osoko instrumentu tradizionalei buruzko kontzertu xelebrea.

Bi emanaldi izan genituen, lehenengoan HH4 urteko taldetik 3.mailaraino eta bigarren emanaldian 4.mailatik hasita 6.mailaraino.

Gure eskolako umeak ikusle eta parte hartzaile izan ziren kontzertu didaktiko honetan, non musika eta barrea protagonista izan ziren. Doinuetan, besteak beste,Euskal Herriko melodiak eta Amerikako soinuek murgildu gintuzten.

Primeran pasa genuen!!!