BILBOKO ITSAS MUSEORA

Argazkiak

Maiatzaren 24an, 1. Zikloko ikasleok Bilboko Itsas Museora joan ginen. Eguraldi txarra egin zuen arren, egun zoragarria izan zen.

Museoan, Itsasontzi pirata egin genuen; piruletaz beteriko altxorra bilatu genuen; itsasontzi batzuetan sartu ginen; Bilbo zaharra ezagutu genuen; Carola garabiaren istorioa ere entzun genuen,…..

Eta gero….bokata jatera!!! Eta euririk ez!!! Parkean bazkaldu eta kolunpioetan jolasten ibili ginen.

Primeran pasatu genuen!!