Patioko jolasak (6.maila)

 

     P1050117

                                                                   Argazkiak

Eguraldi ona hasi zaigu eta aukera ezin hobea da patioko jolas berri batzuk ezagutzeko. Aste honetan 6.mailakoek bi jolas aurkeztu dizkiete beste gelakoei. Lehen Hezkuntzakoei "3 bai, baina 4 ez" jolasa eta Haur Hezkuntzakoei "Sagu txiki, sagu maite". Primeran pasatu zuten eta ziur aski etxekoei irakatsiko dizuetela.