IKASKETA-BIDAIA

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek laster utziko dute eskola, eta agur moduan, ikasketa-bidaia antolatu dute maiatzaren bukaerarako. Hori dela eta, zozketa bat prestatu dute, eta saria Hotel Boutique Bahía de Plentzian hotel-gau bat izango da. Egun hauetan, txartelak salgai egongo dira 2€-tan. Zozketa maiatzaren 12an izango da eskolan, eta saritutako zenbakia Plentzia Eskolako webgunean argitaratuko da. Anima zaitezte parte hartzera!!

Zozketa