Superrafina

Argazkiak

Ba al zenekien herritar batek, urtean, gutxi gora behera 20 litro olio kontsumitzen dituela, hauetarik %10-20 bitartean, baztertu edo botatzen direlarik? Datu hori kontutan harturik eta beste alde batetik litro bat oliok 1.000 litro ur kutsatzen dituela jakinik, ezin bestekotzat jotzen da erabilitako olioaren bilketa indartzea.

Hori dela eta, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko EKOGUNE sailak "Etxeko Olioa Birziklatzeko" sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du. Honi esker, gure eskolan "SUPERRAFINA" deritzon antzerki emanaldia izan dugu guztiok gai honetaz jabetzeko. Os interesgarria izan da!