Plentzia Eskola

Busquedas

2019-20 EU

2019-20 EU

Musikarien eguna

 Azaroaren 22an, Zezilia Deuna, musikarien eguna ospatzeko emanaldi bereziak izan genituen eskolan. Goizean, eskolatik kanpo instrumentu bat ikasten dauden ikasle batzuek kontzertua eskeini zieten HH eta 1. ziklokoei Txundituta utzi gintuzten, lan bikaina!! ZORIONAK!!!

Arratsaldean  berriz, eskolako guraso batzuek instrumentu desberdinak ezagutzeko saio dibertigarri bat eskeini digute. Bi saio izan ditugu, lehenengoan 3. eta 4. mailako ikasleek  parte hartu zuten eta ondorengoan 5. eta 6.mailakoek. ZORAGARRIA IZAN ZEN!!! ESKERRIK ASKO!!!

Aragazkiak eta bideoak ikusteko "sarbidea" atalean sartu.

Bekak 2019/20

Familia agurgarriok:


Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu BEKA egiteko epea datorren astean urriaren 29ra arte zabalik egongodela jakinarazten dizuegu..


BEKAren eskaera egiteko bi era daude:


1-Zeuek on-line helbide elektroniko honetan sartuz: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

  1. 2017-2018ko ikasturteko beka eskatzaileei, honekin batera eskaeraren proposamena bidaltzen dizuegu.. Agertzen diren datuekin ados egotekotan, eskaera onartu ahal izateko, zuen NAN zenbakia, horren iraungitze data eta proposamenaren amaieran agertzen den kodea sartu behar izango dituzue. Horrela nahiko izango da beka erregistratuta geratzeko.
  2. Eskatzaile berriak izatekotan, administrazioak onartutako edozein egiaztagiri elektronikoren bidez identifikatuta edo erabiltzaile berri gisa erregistratuz.


2- eskolaren bitartez.


BEKA eskolan eskatzeko asmoa duzuenak jarraian agertzen dena errespetatzea eta betetzea eskatzen dizuegu.
- Urriaren 2tik 8ra (urriaren 3an izan ezik), semea/alaba 1. edo 2. mailan duzuenak eskolara etorri.
- Urriaren 9tik urriaren 15era, semea/alaba 3. edo 4. mailan duzuenak eskolara etorri.
- Urriaren 16tik 22ra, semea/alaba 5. edo 6. mailan duzuenak eskolara etorri.
- Urriaren 23tik 29ra, semea/alaba Haur Hezkuntzan duzuenak eskolara etorri.

Emandako jarraibideak errespetatzea eskatzen dizuegu. Honekin batera, informazio orria doakizue.

Olentzeroren etxea

Urriaren 4an, 1.zikloko ikasleak Olentzeroren etxea bisitatzera joan ginen. Hantxe, Olentzerorekin egoteaz gain, beste Euskal pertsonaiak ere, ikusi genituen: Sorgina, Lamiak, Tartalo, Basajaun, Mari Domingi, Sugar, Maritxu Teiletako, Galtzagorriak…

Primeran pasatu genuen haiekin!!! Beranduago jolasteko aukera izan genuen eta bokata gozoak jan genituen!!!

Copyright © 2019 - Plentzia Eskola ☎ 946770798
Genaro Urrutia aldapa, 3 - 48620 - Plentzia
Todos los derechos reservados