Bekak 2020-21

Familia agurgarriok:


Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu BEKA egiteko epea datorren astean azaroaren 9ra arte zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu..


BEKAren eskaera egiteko bi era daude:


1-Zeuek on-line helbide elektroniko honetan sartuz: 
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

  1. Aurreko ikasturteko beka eskatzaileei, honekin batera eskaeraren proposamena bidaltzen dizuegu.. Agertzen diren datuekin ados egotekotan, eskaera onartu ahal izateko, zuen NAN zenbakia, horren iraungitze data eta proposamenaren amaieran agertzen den kodea sartu behar izango dituzue. Horrela nahiko izango da beka erregistratuta geratzeko.

  2. Eskatzaile berriak izatekotan, administrazioak onartutako edozein egiaztagiri elektronikoren bidez identifikatuta edo erabiltzaile berri gisa erregistratuz.

 
2- eskolaren bitartez.


COVID-19 egoera dela eta jarraitu behar diren neurriak kontuan hartuta, hala nola segurtasun distantzia mantentzea, eskaera on-line egitea gomendatzen dizuegu, biana ezinezkoa bazaizue, aurretik  hitzordua eskatu behar duzue, ondorengo egutegia jarraituz:

- Urriaren 13tik 19ra, semea/alaba Haur Hezkuntzan duzuenak.
- Urriaren 20tik urriaren 26ra, semea/alaba 5. edo 6. mailan duzuenak.
- Urriaren 27tik azaroaren 2ra, semea/alaba 3. edo 4. mailan duzuenak.
- Azaroaren 3tik 9ra, semea/alaba 1. edo 2. mailan duzuenak.

 

Emandako jarraibideak errespetatzea eskatzen dizuegu. Honekin batera, informazio orria doakizue.