Plentzia Eskola

2019-20 EU

KARABANA SOLIDARIOA

Guraso horiek:

Aurten ere, Euskadiko Saharako Herriarekiko Elkartasunerako Euskal Elkarteak ikastetxearekin harremanetan jarri dira. Elkarte hauek, lankidetza proiektuak egiten dituzte, udaldian Saharako umeen harrerra, eraikinen berriztapena, eta elikagaien bilketa alegia.

Gogorarazi nahi dizuegu, azken urte hauetan kanpaina honetan parte hartu dugula.

Saharako Tindufen dauden errefuxiatuen kanpamentuetarako laguntza humanitarioa eramango duen hurrengo karabana dela eta, zuengana jotzen dugu, ikastetxean galkor ez diren elikagaien eta materialen bilketa eta bidalketa antolatzeko asmoz.

Oinarrizko elikagaiak eta soilik ekartzeko materialak hauexek dira:

  • Azukrea
  • Hegaluzea oliotan
  • Sardinak oliotan
  • Pasta
  • Lekaleak
  • Arroza
  • Konpresak
  • Bilketa kanpaina, urtarrilaren 20tik 29ra izango dugula jakinarazi nahi dizuegu. Ikasleek beraiek ekar ditzateke eskatutakoak.
  • Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

 

Olentzero eguna

Urte berri on! Abenduaren 20an, Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eskolara. Opariak ekarri zizkiguten, txorizoa jan genuen, eta gabon kantak abestu genituen denok batera. Egun ederra pasatu genuen!

Egun horretan ateratako argazkiekin, bideo polit-polita egin digu Txaberrek, musikako irakasleak. Eskerrik asko, Txaber!

Bideoa ikusteko, "Sarbidea" atalean sartu.

Copyright © 2020 - Plentzia Eskola ☎ 946770798
Genaro Urrutia aldapa, 3 - 48620 - Plentzia
Todos los derechos reservados