Plentzia Eskola

2018-2019

 

TXOMIN & TXISTUMAN DESKONTZERTUAN

Argazkiak

Ekainaren 19an Txomin & Txistuman deskontzertuan ikuskizuna gozatzeko aukera izan genuen eskolan, Euskal Herriko eta mundo osoko instrumentu tradizionalei buruzko kontzertu xelebrea.

Bi emanaldi izan genituen, lehenengoan HH4 urteko taldetik 3.mailaraino eta bigarren emanaldian 4.mailatik hasita 6.mailaraino.

Gure eskolako umeak ikusle eta parte hartzaile izan ziren kontzertu didaktiko honetan, non musika eta barrea protagonista izan ziren. Doinuetan, besteak beste,Euskal Herriko melodiak eta Amerikako soinuek murgildu gintuzten.

Primeran pasa genuen!!!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa

Familia horiek:

     Idatzi honen bidez, 2019/20 ikasturteko “Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programari” dagokionez (lehen “Liburu Solidario” izenekoa), familiek ordaindu behar duten diru kopurua jakinarazi nahi dizuegu.

Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailak:27 €

Lehen hezkuntzako 3. eta 4.mailak : 30 €

Lehen hezkuntzako 5. eta 6.mailak : 31 €

     Sarrera, ikaslearen izenean egitea oso garrantzitsua da akatsik ez egoteko. Ez dira onartuko ikasleen izen- abizenik ez dituen ingresorik.

                          BBK: ES68 2095-0611-07-3200571555

Diru sarrera ekainaren 24tik irailaren 8ra arte egin behar da.

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

BILBOKO ITSAS MUSEORA

Argazkiak

Maiatzaren 24an, 1. Zikloko ikasleok Bilboko Itsas Museora joan ginen. Eguraldi txarra egin zuen arren, egun zoragarria izan zen.

Museoan, Itsasontzi pirata egin genuen; piruletaz beteriko altxorra bilatu genuen; itsasontzi batzuetan sartu ginen; Bilbo zaharra ezagutu genuen; Carola garabiaren istorioa ere entzun genuen,…..

Eta gero….bokata jatera!!! Eta euririk ez!!! Parkean bazkaldu eta kolunpioetan jolasten ibili ginen.

Primeran pasatu genuen!!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Eskulanen erakusketa Goni Portalean

Argazkiak

KAIXO FAMILIAK!

GOÑI PORTALEAN GAURTIK EKAINAREN 18RA ARTE IKUSGAI IZANGO DITUZUE ZUEN SEME-ALABEK IKASTURTEAN ZEHAR EGINDAKO ESKULANEN ERAKUSKETA.

GOÑI PORTALEKO ORDUTEGIA:

ASTEKO EGUNAK:   GOIZEZ                 11:00- 13:00.

                               ARRATSALDEZ:      16:30-20:00

LARUNBATAK:       GOIZEZ                  11:00-13.30

                              ARRATSALDEZ:       17:00-20:00

IGANDEAK:                                         11:00-13:30

ANIMATZEN ZAITUZTEGU HARA JOATERA ETA GOZATZERA!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Copyright © 2019 - Plentzia Eskola ☎ 946770798
Genaro Urrutia aldapa, 3 - 48620 - Plentzia
Todos los derechos reservados