Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas

2017/03/03

Tarzan heldu zaigu liburutegira!

Erakusketa ibiltari berri bat heldu zaigu gure liburutegira: Tarzan!

Gutxi barru talde asko eta asko etorriko dira liburutegira.

Eta, zer topatuko ote dute han?

Etorri eta...ikusiko duzu!!

Gracias a la BBK y a pertenecer al programa ACEX, nos ha llegado una nueva exposición itinerante, esta vez sobre Tarzan!!
Pronto se acercarán por la biblioteca un montón de grupos para visitarla.
¿Que se encontrarán? !Dentro de poco lo sabrás!
 

2016/12/01

Tintin eta txikitxuak


Asteartean, lau eta bost urteko haurrak Tintinen erakusketara etorri ziren liburutegira.
Begira  zein ondo igaro zuten Tintin komikien pertsonaien bila!
El pasado martes se acercaron a la biblioteca los niños y niñas de 4 y 5 años para ver la exposición de Tintin. !Y ahí estuvieron, entre otrs actividades, buscando a sus personajes por la biblioteca!
 

Sakatu irudian/Pulsa aquí



2016/11/28

Tintin eta 3.zikloko ikasleak

5. eta 6.mailakoak urbildu dira liburutegira Tintinen erakusketan parte hartzeko.
Primeran igaro dute!

Sakatu irudian/Pulsa aquí

2016/11/25

Tintin-i buruzko erakusketan 2.zikloko ikasleak

Atzo, liburutegiko Tintin-i buruzko erakusketa ikustera 3. eta 4. mailakoak etorri ziren.
Sakatu irudia eta ikusiko duzu...
Primeran igaro zuten!
Ayer se acercaron a la biblioteca nuestros alumnos y alumnas de 3º y 4º para ver la exposición sobre el comic Tintín.
!Y se lo pasaron fenomenal! . Pulsa en la imagen y lo verás.


Sakatu hemen/Pulsa aquí

2014/05/30

ACEX erakusketan egon ginen

Urtero bezala, ACEX erakusketara hurbildu ginen liburutegiko haurrekin, ACEX Kultur Astea zela eta.
Han, ACEX progama barruan, beste eskoletan zein gure liburutegian, garatzen diren lanak ikusteko aukera izan genuen.

Eta gainera tailer polit batean parte hartzeko eta antzerkitxo bat ikusteko aukera ezin hobea izan genuen.

Lan ederrak! Zorionak parte hartzaile guztiei!


Argazkiak ikusteko sakatu hemen


2013/02/19

Julio Verneri buruzko erakusketa




Berri bat daukat zuentzat. Berri on bat. Egia esan...ona baino askoz gehiago...
Julio Verneri buruzko erakusketa heldu zaigu gure eskolako liburutegia.
Ohi denez, noiz behinka, BBK-koei esker eta eskolan liburutegiko programa izateagatik, erakusketa ibiltariren bat heltzen zaigu.
Ba al dakizue nor zen Julio Verne? Eta nolako liburuak idatzi zituen?
Bai, ezta?
Ez? Bada, jakin ondoren...liluratuko zara!
Ni, orain...liluratuta nago!

2012/05/15

ACEXeko erakusketan izan ginen

Ohitura denez, ACEX erakusketan izan gara Fernando eta biok, goizeko bederatzietatik hamarrak arte etortzen diren liburutegiko haurrekin, hain zuzen ere.
Hor, erakusketa begiratzeaz gain, tailer batzuetan parte hartzeko izan zuten aukera.
Primeran igaro zuten!!


2012/05/08

ACEXeko Kultur Astea martxan










Iaz bezala, aurten ere AcexEko Kultur Astea martxan dago.
Honetaz, informazio gehiago jaso nahi baduzu sakatu hemen.

Animatuko ote zara parte hartzera?
Hurbildu zaitez!!

Al igual que el año pasado, ya tenemos en marcha la Semana Cultural de ACEX.
Si quieres más información pincha aquí.

¿Te animarás a tomar parte?
Acércate...

2012/02/03

Ikusi makusi...eguneroko geometria. Erakusketa.

Veo, veo...geometría cotidiana. Exposición.

Ikusi makusi ...eguneroko geometriari buruzko erakusketa heldu zaigu, Pilar Morenok garatua, hain zuzen ere.
Honi esker, argazkigintza erabiliz matematika eta, bereziki, geometria ikasiko dugu.
Begiratu eta... hauetariko galdera batzuk sortuko zaizkigu buruan;

Zergatik izaten dira ohiko forma batzuk naturan?
Zergatik gizakiok egindako objektuek forma jakin batzuk dituzte?

Baietz forma batzuk topatu !!! Triangeluak, lerroak, arkuak, espiralak, piramideak....

Hurbildu erakusketa ikustera eta gozatu!!




Oharra: Erakusketa hau heldu zaigu BBKkoei esker eta gure Kipuren liburutegia ACEX programa barruan egoteagatik. Eskerrik asko.


Informazio gehiago.Más información.

2011/05/27

ACEX erakusketan egon ginen, aurten ere






Bestetan bezala, Acex erakusketa ikustera joan ginen aurreko astean.
Gauza asko ikusi genuen; erakusketa bera, beste eskola bateko ikasleek La muerte del bosque antzerki lana antzeztu ziguten, beste batzuen poesia...
Eta baita tailerretan parte hartzeko aukera ere.
Ezetz asmatu gure umeek egindako komikiak?

Ikusi nahi badituzue ostiraleko ekintzak zein argazkiak klikatu goiko irudian.

Eta aste osokoak nahi badituzue klikatu HEMEN

Como en anteriores años, este curso también nos hemos acercado a ver la exposición de ACEX con los niños y niñas de la biblioteca.
Tuvimos ocasión de ver, además de la propia exposición, los espectáculos realizados por otros centros; el teatro "La muerte del bosque" y poesía.
Y además participamos en varios talleres.
A que no adivinas cuales son los comics que hicieron los nuestros?

Si quieres ver las actividades y fotos correspondientes al viernes pincha en la imagen.

Y si quieres ver las de toda la semana pincha AQUÍ

2011/05/22

RSME-IMAGINARY erakusketa


Berri honen bidez, gogorarazi nahi dizuet oraindik Imaginary erakusketa martxan dagoela.
Informazio gehiago jaso nahi baduzue klikatu irudian.

Esta pequeña entrada es para recordaros que la exposición Imaginary sigue en marcha.
Si queréis más información pinchar en la imagen.

2011/05/18

ACEX erakusketa 2011



ACEX programak, urtero antolatzen duen erakusketa nagusia martxan dabil, Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Astelehenetik hasita(ostirala arte) goiz eta arratsaldez, ikastetxeetako proiektuetan sortzen diren ikasleen ekoizpenak ikusi ahal izango dituzue.
Plentziako Kipuren liburutegikoak barne.
Honekin batera, hainbat tailer ere zabalik egongo dira.

Informazio gehiago klikatu irudian.

Ya está en marcha la exposición que el Programa ACEX Bizkaia organiza todos los años con los trabajos desarrollados en los distíntos proyectos de centro en los que está presente.
Incluídos algunos trabajos desarrollados en la nuestra, la Biblioteca de Kipu
.
Con horario de mañana y tarde y en el Centro Cultural Clara Campoamor de Barakaldo, podeis ver estos trabajos y participar en los talleres que se han organizado.

Para más información clica en la imagen.

2011/04/04

Imaginari, begirada matematiko bat




IMAGINARY, begirada matematiko bat
erakusketa ospatuko da Bilbon, maiatzaren 5etik 26ra. RSMEk antolatutako erakusketa da bere ehun-urteurrena ospatzeko. Erakusketari buruzko informazioa web orrian, irudian klikatuz, ikus dezakezue.
Matematikaren alderdi "ikusgarriez" gozatzeko aukera izango duzue IMAGINARYn. Anima zaitezte bisitaldi batera

La exposición IMAGINARY, una mirada matemática, se celebrará en BILBAO entre los días 5 al 26 de Mayo, organizada por la RSME con ocasión de su centenario.

IMAGINARY es una oportunidad para disfrutar aspectos relacionados con la visualización matemática. Por este motivo, quiero animaros a visitar la citada exposición.
Más información en la web, clicando en la imagen.

2011/02/02

Pailazoei buruzko erakusketa




BBKkoei esker eta ACEX programa barruan gure Kipuren liburutegia egoteagatik Clown-ei buruzko erakusketa daukagu Plentzia eskolako liburutegian.
Horrez gain, haiek eskainitako materiaz gehi Ana Ormaetxeak, Bermeoko liburuzainak, garatuaz baliatuz moldaketa txiki batzuk sartu eta eskolako ume gehiengoei zertxobait prestatu diet.
Aste honetako 3an eta 4an izango da.
Aukera ezin hobea gure haurrentzat!!!!.

2010/06/10

Enrique Morente marrazkilaria ACEX erakusketan



Kaixo lagunok!!!.

Maiatzaren 20an, ostegunean, ACEX erakusketara joan ginen liburutegiko umeak eta Enrique Morente marrazkilaria egon zen gurekin, marrazkiak egiten.
Eta, zelan egin zituen?
Lehenengo, begirale bat aukeratu eta ume horrek ipuintxo bat irakurtzen zuen. Enriquek, bitartean, marrazki izugarri bat egiten hasi zen. Geroxeago, umeak irakurtzen bukatu zuenean, hark eta marrazkilariak, ikusleekin batera, marrazkia apaintzen zuten.

Eta horri esker, orain, marrazki polit-polit hau daukagu eskolan, oparitu zigun eta.

ACEX erakusketara joan gara

ACEX erakusketan egon ginen liburutegiko taldekoak.
Hortxe, ACEXeko partaideek erakusten dizkizuegu ikasturtean zehar burutzen ditugun lanak zein ekintzak. Hauek dira ACEXkoek ditugun eskolaz kanpoko ekintzak: Inguru giroa, komunikazioa, adierazpen artistikoa, kirola eta liburutegiak. Guztiok zer edo zer eraman genuen zuei erakusteko. Eta nola ez?. Plentziako Kipuren liburutegiak ere zertxobait eraman zuen.
Liluratuta geratu ziren beste eskoletako ikasleak guk sortutako lanak ikusi zutelarik!

Eta gure umeak?. Primeran igaro zuten gure liburutegiko umeek!! Aurten tailerretan parte hartzeaz gain, Enrique Morente marrazkilariarekin egoteko aukera izan zuten. Izugarria berak guri oparitutako marrazkia!.








2010/04/30

2010.eko ACEX programaren erakusketa


Urtero bezala, ACEX Bizkaia programak, Bizkaiko eskolaz kanpoko ekintza osagarrien programa, bere kultur astea antolatu
du Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Honetan, Maiatzeko astelehena 17tik hasita, ostirala 21arte, programa oinarritzen den bost eremuen ikasle-irakasleen lanak ikusgai izango ditugu.
Hauekin batera, hainbat tailer ere martxan egongo dira.
Klikatu irudian informazio gehiago nahi baduzu.


Como en años anteriores, el programa ACEX Bizkaia, programa de actividades extraescolares y complementarias de Bizkaia, ha organizado su semana cultural en el centro baracaldés Clara Campoamor. Esta, se iniciará el lunes 17 de Mayo, finalizando el viernes 21.
Durante toda esta semana podremos ver trabajos desarrollados por alumnos y profesores pertenecientes a los cinco ámbitos que se incluyen en nuestro proyecto, así como, participar en diversos talleres.
Si quieres más información clica en la imagen.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...